Igandean famatu bilakazen ari den Play-back-aren txanda izan zen. Hasiera batean, ikusleak txozna ingurutik aldentzea zaila izan bazen ere, bertako parte-hartzaileek hau lortzeko adina meritu egin zituzten.
Guztira zazpi taldek hartu zuten parte, haurren kategorian parte-hartzaile bakarra izan zelarik. Era guztietako abestiak entzun ziren, eta era desberdinetara dantzatu zen, umorea guztion lagun izan zelarik. Ikusleek euren txaloekin animatu heinean joan zen arratsaldea aurrera, eta guztiek eskeinitako ikuskizunaren ostean sariak emateko momentua iritsi zen.
Hala, haurren kategorian Grease taldea izan zen garaile. Honen ostean, helduen kategoriako sariak banatu ziren. Aurten, eta parte hartzen urte batzuk jardun ostean, lehenengo saritua Silvia Arevalo izan zen, Sally Bowles-en paperean eskeinitako ikuskizunaren ostean. Bigarren sarituak La vieja del 6ºA taldekoak izan ziren, eskeinitako ikuskizunean eurek beste inork baino hobeto pasa zutela erakutsi ostean. Azkenik, hirugarren saria Las Nancys Rubias taldekoek jaso zuten.
Argazkiak