Hiru antzezlanaren aurre estreinaldia gaur Saroben 20:00tan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 25a, 14:24

Loli Astoreka, Miren Gojenola, Ana Elordi eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreak Txalo produkzioaren lan berrian.

Sinopsia:

"Txaro, Mertxe eta Angelak ez dute elkarren berri izan joan deneko hiru hamarkadetan, hain zuzen ikasketak amaitu zituztenetik. Lagun minak, separaezinak ziren, bizitzaren joan-etorrian, bakoitzak bere bide eta esperientziei ekin zien arte.

Tenore honetan, berrogeita hamarrak betetzeko trantzean, gauza bat dute argi eta garbi: zein baino zein bakartiago bizi direla, hirurak ere, ama izateko ametsa erdietsi gabe. Berandu ote? Eta gustuko gizona aurkituko balute? Eta gizon horrek hirurak haurdun utziko balitu? Benetako familia bat osa lezakete...

Amesturiko gizon-katxarroarekin egin dute topo eta galdera nagusia dator jarraian: “Hiru espermatozoide utziko al zenizkiguke”.

Abuztuak 14. Sarobe. 20:00. 3,5 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!