Indartsu ekin diote Santioek

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 25a, 11:45

Atzo arratsaldeko koadrilen arteko futbito txapelketaren finalean Rainbow taldeak 3-1 irabazi zion Kaixbiri. Gaueko herri afaria urtero legez arrakastatsua izan zen, aurreko urteetako parte hartzea gaindituz: 400 lagunetik gora. Giza probek ikusmin handia piztu zuten. Nesken artean, Orio nagusitu zen 39 plaza eginez, Ibarrak 38 eta zinta bate gin zuen. Mutilen arteko desafioan, berriz, herritarrekin probarako sortutako Loatzo taldeak irabazi egin zion Aiztondo-Oarsori: 52-49 plaza. Danborradak 200 laguneko muga gainditu zuen eta herriko kaleak alaitu zituen. Remi Ayestaranen ibilbidean danborjoleek omenaldia eskaini zioten Remiren familiakoei. Gaueko kontzertuek jende asko erakarri zuten: Dolce Tanganak eta bereziki, Vendettak. 40 urtetik gorakoentzako emanaldian ere gustura aritu ziren dantzan herritarrak.

Argazkiak: Giza probak | Danborrada

Bideoak: Txupinazoa | Giza probak | Danborrada



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!