Arratzain FKEk jaurtitako txupinazoarekin hasi dira Santioak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 24a, 20:47

Arratsaldeko seietan, Arratzain FKEk jaurtitako txupinazoarekin hasi dira Santio festak. Herriko futbolari gazte eta helduagoek bete dute plazako taulatua eta eskerrak eman dizkie festa batzordeko kideei suziria botatzeko aukera eskaintzeagatik. Arratzain FKE duela 30 urte sortu zen eta hitza hartu duten kideek gogoan izan dituzte elkartean hasieratik gaur egundaino lanean aritu direnak. Festak ondo pasatzeko deia egin ondoren lehertu da lehen suziria. Ondoren erraldoi eta buruhandien konpartsa kaleratu da Incansables txarangarekin. 19:00etan futbito finalari ekingo zaio. 21:00etan herri afaria izango da. 22:00etan giza probak,
23:30etan danborrada. Gauerditik Aurrera Dolce Tangana eta Vendetta taldeen kontzertuak izango dira plazan eta 40 urtetik gorako gazteentzat DJ emanaldia Txistulari plazan.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!