Oinkari dantza taldeak orain bi aste Itsasoaren Emazteak ikuskizuna eskaini zuen Leidor aretoan, eta estreinaldiekin jarraituz, bihar gauean, hilak 25, dantza eskolako txikienek, Olaederra kiroldegian emanaldi berezia eskainiko dutela jakinarazi dute dantza taldeko arduradunek. "Poxpolo eta Konpainia pailazoekin elkarlanean osatutako emanaldia izango da ikusgai gaueko 22:00etatik aurrera. Guztira, 250 haur arituko da dantzan oholtza gainean eta ikasturtean zehar egindako lana plazaratuko dute. Dantza eta koreografia desberdinez gain, Poxpolo eta Konpainiaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da".