Jon Urdangarin 15 kilometroko lasterketa motzean irabazle izan zen eta 25 kilometroko lasterketan, berriz, Jokin Lizeaga. Gainerako urnietarrek ere maila erakutsi zuten. Hona Hechora joandako herriko korrikalariak: Mikel Legarreta, Mikel Elorza, Jokin Lizeaga, Jon Urdangarin, Almudena Salas, Unai eta Asier Martinez, Igor Amantegi, Xabier Irastorza eta Uxune Tena. Bestetik, Euskal Selekzioko kide Jokin Lizeagak udan munduko kopako Pikes Peak maratoian hartuko du parte. Urnietarra denboraldi ikusgarria betetzen ari da, 10 lasterketatik 7 irabazi baititu.