Herritarrei jakinarazten zaie Santioak 2013 herriko jaietan zehar bilketa berdina izango dela guztientzat, Kale Nagusikoentzat ezik, azken horiek Kale Berrira atera beharko dituztelarik hondakinak. Ordutegia eta egutegia guztiz errespetatuko dira.
Bestalde, gogorarazten da Hondakinei eta Kutsatutako Lurzoruei buruzko uztailaren 28ko 11/2011 Legeak xedatutakoaren arabera, zaborra modu ezegokian kalean utzi edo botatzea arau-hauste larritzat joko dela.
Zaborra kalean desegoki uzteak 901 eurotik 45000 euro bitarteko isunak ezartzea ekarriko du, baldin eta hondakin arriskutsuak ez badira. Kasu horretan isuna 9.001 eurotik 300.000 euro bitartekoa izango delarik.