-Herritar guztiei eskatzen zaie jaietan ibilgailuak ahalik eta gutxien erabil ditzatela herrian zehar ibiltzeko, etenaldirik egon ez dadin.
-Egun horietan oinezkoen kopurua ugaldu egiten dela kontuan izanda, herrian zehar arreta handiz gidatzeko eskatzen zaie gidari guztiei, istripurik izan ez dadin.
-Kale Nagusia zenbaitetan zamalanetarako irekita egongo bada ere, guztiz premiazkoa ez bada behintzat, bertan ibilgailuekin ez ibiltzea eskatzen da.
-Ibilgailuak kanpo aldean edo Txermingo aparkalekuan uztea gomendatzen da.
-Jaietan gauzak bide onetik joan daitezen, Udaltzaingoaren esanak jarrai daitezela eskatzen da: arreta berezia poltsa, diru-zorro edo balioko gauzekin. Bestalde, 16 urtetik beherakoek debekatuta dute sokamuturrean parte hartzea.
Azoka
Asteartetako azoka Errebote plazan beharrean Maiatzak 1 eta Remi Ayestaran pasealekuaren artean izango da uztailaren 23 eta 30ean.
Bus zerbitzua
Kale Berria trafikoarentzat mozten den egun eta orduetan, autobus geltokiak ondorengoak izango dira:
Donostiara, Olaederra kiroldegiaren geltokian.
Tolosara, Txermingo biribilgunean eta Arroako geltokian.
Zaborra
Zaborren bilketari lotuta, ohiko ordutegi eta egutegia errespetatuko da. Aldaketa bakarra, Kale Nagusiko biztanleek, euren zaborrak Kale Berrira atera beharko dituztela izango da.
Udaltzaingoa lanean
Udaltzaingoak 24 orduko zerbitzua beteko du uztailak 19, 20, 25, 26, 27 eta 30ean. 943 69 39 80.