Zumeatarrako Pako Arnaiz Estatu mailako txapelduna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 22a, 13:41

Garaipen berriarekin itzuli da etxera Pako Arnaiz Zumeatarra elkarteko korrikalari beteranoa. Gasteizen igandera bitarte ospatu diren Espainiako atletismoko beteranoen mailako txapelketan 5.000 metroko martxan urrezko domina eskuratu zuen. Sargori egin arren, 31:28 minutuko denbora egin zuen. Oso marka ona “Pakitin” ezizenarekin ezagun den andoaindarrarentzat, korrikalariek jasan behar izan zuten tenperatuta zakarra kontuan hartuta. Pako Arnaizek 69 urte ditu, eta 65-69 urteetako mailan jardun du azken urteetan. Hurrengo urtetik aurrera M-70 mailan jardun beharko du. Zorionak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!