XVII.a ere, arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 22a, 12:28

Atzo gauean amaitu zen joan zen ostegunean abiatutako Irrintzi elkartearen XVII. Garagardo Azoka. Eguraldi ederra lagun, jende ugari bildu da bertan eta antolatzaileek oso irakurketa positiboa egin dute, "oso gustura gaude. Krisia nabaritu den arren, jende asko gerturatu da. Orain arteko edizio guztiak kontuan hartuta, iaz egin genuen salmenten errekorra, topea. Izugarrizko sorpresa izan zen. Aurten iazko mailara iritsi ez bagara ere, duela bi urtekora ailegatu gara eta oso pozgarria da hori guretzat", adierazi du azokako antolatzaile eta Irrintziko kide Agustin Laskurainek.

Azokan zehar herriko jatetxeetan zozketatutako afarien irabazleen zenbakien berri epe laburrean jakinaraziko dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!