Bertso pilota ekimen berria Santio festetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 22a, 12:10

Pilota eta bertsoa uztartuz, ekimen berria antolatu du Santiotako festa batzordeak uztailaren 25erako. Bertso pilota ekimena 20:00etan hasiko da Bearzana pilotalekuan. Pilotarien artean Iñaki Lizaso eta Antton Aranburu, Iker Urmeneta eta Julen Urruzolaren kontra lehiatuko dira. Bertsolarien artean, berriz, Jexux Mari Irazu eta Beñat Iguaran. Aurkezle lanetan Ekain Ormazabal arituko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!