Uztailaren 26an Cycling maratoia izango da Maiatzaren Lehena plazan (aljibearen ondoan), goizeko 11:00tan. Maratoiak ordubeteko bi zati izango ditu, eta parte hartzeko izena behar da kiroldegian, uztailaren 23ra arte gehienez ere. Parte hartzea doakoa izango da, eta lehen zatirako (11:00tatik 12:00etara), bigarrenerako (12:00etatik 13:00etara), edota bietarako eman daiteke izena. Maratoia bukatzen denean, kiroldegian dutxatzeko aukera izango da.