Aurtengo Santiotako Erromeria eguna uztailaren 27an izango da, larunbatarekin. Besteak beste, sagardo dastaketa, pintxoak, txaranga, bertsolariak, Joselu Anaiak..., osatuko dute egitaraua. Eta noski, aurten ere ez du hutsik egingo afari herrikoiak: ohi denez, bildotsa burruntzian. Afarirako txartelak salgai daude dagoeneko ondoko saltokietan 25 euroren truke: Amasa eta Larrea okindegietan, Iru Aldeta, Itzalpe eta Obaba tabernetan.