Gaur eguerdian Udal batzarraldi aretoan egin duten sinadura ekitaldiaren bitartez, Joxe Mari Oiartzabal musikariak bere musika ondarea Andoaingo Udalaren esku utzi du. Ekitaldian Aitziber Ugartemendia kultura zinegotziak eta Ana Carrere alkateak Andoain herriaren izenean eskerrona adierazi diote. Joxe Mari Oiartzabal pozarren agertu da, eta gainera konposatu berri duen Andoaingo Ereserkia eskaini die batzar aretora hurbildu direnei.