Hasi da XVII. Garagardo Azoka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 19a, 12:55

Atzo, arratsaldeko 18:00etan zabaldu zituzten XVII. Garagardo Azokako ateak. Guztira 23 garagardo mota ezberdin aurkituko ditu bertara hurbiltzen denak. Ohi bezala, Txermingo ikastolaren azpialdean jarri dute Garagardo Azoka eta igandera arte izango da zabalik. Gipuzkoako Garagardo Azokarik beteranoena da Villabonako Irrintzi elkarteak antolatzen duena.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!