Santamañako jaiak asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 18a, 20:28

Egitarau osoa, jarraian, ostiraletik igandera ospakizun betean:

Uztailak 19, ostirala
  • 21:00 Herri afaria. Gauean Laja II eta Narbaiza trikitilariak.

Uztailak 20, larunbata

  • 16:00 Santamañako XVIII. Mus txapelketa.

  • 16:30 Haur jolasak. Toka txapelketa. Gauean Astiasaran anaiak eta Leire trikitilariak.

Uztailak 21, igandea

  • 10:00 Andazarrateko XXIX. igoera federatu gabeko txirrindularientzat.

  • 11:30 Meza nagusia. Herri kirolak. Aizkolariak: Azurmendi eta Olasagasti. Harrijasotzailea: Aimar Irigoien. Trikitilariak: Laja eta Mikel.

  • 18:00 Auzoko desafiyua herriko bi talde elkarren aurka. 20 minutuko saio bana 700 kiloko harriarekin. Afalaurretik Tranpazuloren jaitsiera. Gauean Laja eta Mikel trikitilariak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!