Abuztuak14, asteazkena
07:00, Oilako biltzea. Parte hartu ahal izateko, nahitaezkoak izango dira brusa eta txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat.
13:00, Festen hasierako suziria. Txapel Eguneko sortzaileek piztuko dute Iriarte Etxeko balkoian.
Ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia.
19:00, Katerik gabeko bizikleta jaitsiera hilerritik plazaraino. Sariak: afari bana irabazleari eta lehen herritarrari.
21:00, Herri afaria plazan.
00:00, Laiotz dantza taldea.
Abuztuak 15, osteguna
(Amabirjin eguna)
11:00, Meza nagusia.
12:00, Umeen pilota partidak zimiterioan.
18:00, Herritarren arteko herri kirol lehia.
Segan: Mendizabal-Lizarazu/ Loidi-Intxausti.
Horrez gain, proba bat baino gehiago egin beharko dute herritarrez osatuko bi taldeek.
Ondoren, sagardo dastaketa plazan.
Bien bitartean, Gugaz taldeak alaituko du giroa.
23:00, Bertsolarien saio nagusia: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre, Jon Maia, Amets Arzallus, Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
Ondoren eta goizaldera arte, Gugaz taldea.
Abuztuak 16, ostirala
(Amabirjin bigarrena)
12:30, Herri kirol erakustaldia:
Harri jasotzen: Aimar Irigoien eta Beñat Telleria. Aizkoran: Jon Irazu-Joseba Otaegi /Iñaki Azurmendi-Mikel Larrañaga.
14:00, Jubilatuen eta herri-kirolarien bazkaria. Seitan herriko taldeak alaituko du bazkalondoa.
18:00, Idi probak Plazaberrin.
Preso eta errefuxiatuen gaua
23:00, Korrontzi taldearen kontzertua Intxaur pilotalekuan.
Ondoren eta goizaldera arte, Zesuma taldea plazan.
Abuztuak 17, larunbata
(Umeen eguna)
11:45, Kroserako izen-ematea.
12:00, Krosa.
12:30, Buruhandiak. Ondoren, jolasak.
14:00, Bazkaria herriko umeentzat.
15:30-19:30, Puzgarriak, kart pista eta jolasak.
16:00, XXIII. Mus Txapelketa zentroan.
Izen ematea: 15 €./bikoteko.
22:30, Eskuz binako X. Zimiterioko Pilota Txapelketa.
Ondoren, Ai Ene taldea.
Abuztuak 18, igandea
12:30, Lorez jantzitako balkoi eta atari ederrenen erakusketa plazan eta sari banaketa.
17:30, Zizurkilgo VIII.trikitixa txapelketa.
Ondoren, Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia.
Mozorro gaua: gai librea.
21:00, Oilasko afaria.
00:00, Gau pasa Trakets taldearekin.
Goizaldera, sari berezia emango zaio mozorrorik onenari. Talde onenari eta bakarkako mozorro onenari: 300 euro.