Juan Joxe Lizaso eta Ainara Otamendi, azkartasunezko sega txapelketako irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 17a, 12:25

Asteasuarra izan zen garaile gizonezkoen mailan eta Ainara Otamendi gaztea emakumeen mailan. Hamalau gizonezko eta lau emakume aritu ziren lehian. Garaipen garbia eskuratu zuen Juan Joxe Lizasok, 2'46'' ko denbora eginez. Bixente Mitxelena izan zen bigarren, 3'12''rekin. Emakumeen artean, lehia estuagoa izan zen eta segundu bakarragatik gailendu zitzaion Ainara Otamendi, Alatzne Etxaburua zizurkildarrari. Sailkapena, jarraian:

 Gizonezkoak:
1.- Juan Jose Lizaso   2'56" (8"ko zigorra)

2.- Bixente Mitxelena 3'12" (4"ko zigorra)

3.- Jokin Garmendia   3'30" (4"ko zigorra)

4.- Mikel Alkorta         3'31" (4"ko zigorra)

5.- Mikel Garayalde    4'30" (16"ko zigorra)

6.- Oier Urkola           4'46" (8"ko zigorra)

7.- Julen Gabirondo   4'46" (48"ko zigorra)

8.- Joaquin Garmendia 5'02" (zigorrik ez)

9.- Peio Argaia          5'41" (16"ko zigorra)

10.- Mikel Arsuaga    5'51" (4"ko zigorra)

11.- Andoni Dorronsoro 6'07" (28"ko zigorra)

12.- Garikoitz Etxeberria 6'13" (12"ko zigorra)

13.- Iban Pardo        6'13" (48"ko zigorra)

14.- Unai Iraola        7'22" (24"ko zigorra)

 

Emakumezkoak:

1.- Ainara Otamendi    4'57" (20"ko zigorra)

2.- Alatzne Etxaburua 4'58" (12"ko zigorra)

3.- Alaitz Imaz             5'31" (36"ko zigorra)

4.- Ainara Galarraga    8'47" (8"ko zigorra)
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!