Goizeko 10:30etan eman zitzaion irteera aurtengo Santamaña kros igoerari. Bero zakarrari egin behar izan zioten aurre korrikalariek. Herriko plazatik atera, eta Elizmendira bi aldiz igo ondoren, Santamaña aldera abiatu ziren. Plaza inguruan, ez zuten txalo eta animo faltarik izan aurten ere.