Asteasuko Ados Muntaiak, greba mugagabean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 16a, 11:46

Enpresako nagusiek egindako proposamen batek ekarri du langileek greba deialdia egiteko erabakia hartu izana. Antza, soldaten jaitsiera eta lanorduen igotzea proposatu dute nagusiek. Hogeita hamar langile inguru ari dira Asteasuko enpresan, eta aste honetan ekin diote greba mugagabeari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!