A-15 autobidean erreiak txandaka itxiko dituzte uztailaren 15etik 18ra, Astigarraga aldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 12a, 19:32

Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak sailak adierazi duenez, “A-15 autobidean (167 k.p.), Muntogorriko zubibideko estriboan eta taulan sestra egokitzeko eta dilatazio junturak berritzeko, erreiak txandaka itxiko dira Astigarragako noranzkoan, uztailaren 15eko 17:00etatik (astelehena) uztailaren 18ko 22:00etara (osteguna). Lerro bat beti irekita egongo den arren, gomendatzen dugu hegoaldetik Donostiara doazenek N-I errepidea erabil dezatela, bide hori hartuz Andoaingo bidegurutzean”. Bestalde, A-15 autobideko kilometro puntu berean, baina Nafarroako noranzkoan, sestra egokitzeko antzeko lanak egiteko, erreiak txandaka itxiko dira uztailaren 17ko 22:00etatik uztailaren 18ko 06:00etara.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!