Aurreko ostegunean, uztailaren 4an, Udalak osoko ez-ohiko batzarraldia deitu zuen Udal langileen lan-baldintzak arautzen dituen orain arteko akordioari eusteko. Sinatutako akordioarekin euskal erakunde publikoetako langileen lan-baldintzak arautzen dituen 2008-2010 urteetarako akordioko xedapenak oso-osorik aplikatu zaizkie udal langile guztiei, datozen urteotarako beste akordio erregulatzaile bat lortu bitartean. Udalak eta udal langileen ordezkariek sinatutako ituna argia eta zehatza da: “Langileen Estatutuko 86.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lan merkatuaren erreformarako premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen idazketak sortu duen aldaketaren ostean, adostu da, akordio berria lortzen ez den bitartean, oraingoak bere indarraldiari eutsiko diola”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!