Kubo banaketarako azken egunak Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Zizurkilgo Udalak jakinarazi duenez, larunbat honetan amaituko da birziklatzeko kuboen banaketa. Oraindik jaso ez dituenak, Aurrera plazako lokalean jaso ahal izango ditu gaur eta bihar, 15:00etatik 19:00etara. Larunbatean berriz, egun osoan zehar zabalduko dituzte Aurrera plazako Udal bulegoak. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Kubo banaketa doakoa da. 


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!