Aukeratu da Santio jaietako egitarauaren azala

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 10a, 13:24

Udaleko Komunikazio sailetik jakinarazi dutenez, Santio jaietako egitarauaren azal lehiaketako irabazlea erabaki da eta, iaz bezala, Beatriz Medrano herritarra nagusitu da. Guztira 15 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, "antolatzaileek aitortu dute ez dela erabaki erraza izan aurkeztutako azalen maila ona ikusita". Aurten, lehen aldiz, publikoki egingo da sari banaketa. Uztailaren 27an (larunbata), Malkar plazan, 11:00tan, Atari-bizi lehiaketaren sari-banaketarekin batera. Kultura sailak parte hartzaile guztiak zoriondu nahi ditu, aurkeztutako lanengatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!