Zartako bikainak, tanto lehiatuak eta ikusgarriak, pilotariak eman eta eman aritu ziren hustu arte, eta bien bitartean, ikusleek gozatu ederra hartu zuten.
Irazu eta Arrutik hirugarren postua eskuratu zuten, Etxebeste-Alvarez bikotearen aurkako neurketa irabazi eta gero. Finalean, berriz, Julen Loidik eta Aitor Amondarainek ezustekoa eman zuten, Goiburuko katedraren pronostikoa hankaz gora utziz. Emozioz beteriko partidan, Oxtape eta Gaztañaga hartu zituzten mendean.
Bi partidak amaituta, ekainaren 11n atxilotu zuten Ruben Gelbentzu hartu zuten gogoan bere lagunek, pilotariek, txapelketako eragileek eta ikusleek. Gelbentzu hasiera-hasieratik izan da txapelketaren eragile nagusienetakoa.