Taldekideek jakinarazi dutenez, "Amantalen Ahotsa" ikuskizunean egin zuten topo lehen aldiz Oinkarik eta Hikak. “Lana bezain ederra izan zen bien arteko harremana, hasiera- hasieratik”.
Urte pare bat geroago, bikote bezala sartu dira buru-belarri Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak euskal dantzak oinarri hartuta kontatzea helburu duen lan honetan. Proiektuak forma hartu ahala, bidelagun gehiago izan dituzte. Musikari dagokionez, benetan azpimarratzekoa Pello Ramirezen lana. Emanaldia osotasun batean biltzen duen musika espresuki prestatu duelako. Gainera, bera izango da zuzenean izango dituzten musikariak (Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez bera) zuzenduko dituena. Bi aktorek, Agurtzane Intxaurraga eta Miren Gojenolak, bideratuko dute emanaldiaren haria, itsasoaren emazteen paperetik, historia lehen pertsonan kontatuz.
Taula gainean beraz, 51 dantzari, 4 musikari eta 2 aktore, itsasoaren olatuen joan-etorrian, sentimentuekin dantzan.
Emanaldiko sarrerak dagoeneko agortu dira.
Fitxa artistikoa
Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea (Villabona)
Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
Dantza garaikideko koreografoa: Maider Oiartzabal (Kukai Dantza Konpainia)
Aholkularitza koreografikoa: EK-ia Kolektiboa / Kukai Dantza Konpainia
Musika originala eta zuzendaritza: Pello Ramirez
Musikoak zuzenean: Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez
Aktoreak: Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga
Soinu diseinua: Mikel Fernandez
Argien diseinua: Xabier Lozano
Eszenografia errealizazioa: Eskenitek
Argazkiak: Karlis Medrano