Martin Garitano Ahaldun Nagusia Andoainen izango da gaur egun osoan zehar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Egun osoko jardunaldia egingo du Andoain herrian. Udal langileekin edota langabetuekin batzartu ondoren, auzune ezberdinetan izango da. Beharbada hitzordu nagusiena arratsaldeko 19:00takoa izango da, herritarrekin bilera irekia deitu baitu.

Horra egun osoko egitaraua:

10:00-11:00 Udaletxera bisita.

11:15-12:15 Zaharren egoitza.

12:20-13:30 Activate langabetu elkartearekin bilera.

14:00-15:45 Bazkaria.

16:00 Autobusean Sorabillara.

16:15-17:00 Sorabilla.

17:30-18:30 Etxebarrieta.

19:00-20:30 Bilera irekia Basteron.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!