Bart goizaldera izan da gertakaria, atez ateko bilketa sistema martxan jartzeko atarian. Ezezagunek su eman diete Galder Azkue alkatearen etxe pareko edukiontziei. Suhiltzaileak eta ertzainak gerturatu dira eta sua itzaltzea lortu due Gaur iluntzean jarriko da martxan bilketa sistema berria, eta badirudi gertakariak harreman zuzena izan dezakeela horrekin.