Jesusen Bihotza ikastolako kideek adierazi dutenez, martxan dira Enjoy English ingeles udalekuak ikastolan. "Udalekuetako helburu bat, euskal eta atzerritik etorritako begiraleen kulturen arteko elkartrukea da. Oraingoan gure gaztetxoek euskal pilota erakutsi nahi izan die begiraleei. Horretarako Behar Zanako pilota eskolako begiraleekin izan dira frontoian gaztetxoak eta atzerritar begiraleak. Mila esker Behar Zanako pilotako eskolako begiraleei!!".