Igandean jarriko da martxan atez ateko bilketa sistema

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 5a, 13:39

Dagoeneko herritarren gehiengoak jaso ditu hondakinak gaika sailkatzeko kuboak eta igandean jarriko dute martxan bilketa sistema berria. Materia organikoa izango da igande iluntzean atera beharreko lehen frakzioa eta astelehen goizean egingo dute bilketa. Ordurako, kaletik kenduta egongo dira ohiko edukiontziak. Landa eremuetako ekarpen guneak ere martxan jarriko dituzte igandetik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!