Egun horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizeko 11:30ean patatak errioxar erara prestatzeko lehiaketa antolatu dute. Lehiaketan parte hartu ahal izateko beharrezko osagaiak eta tresnak koadrila bakoitzak bereak ekarri beharko baditu ere, bazkarirako zein lehiaketarako sukaldatzeko suak Festa Batzordeak jarriko ditu. 14:00etan Bazkaria izango dute. Bazkarirako mahaiak Festa Batzordeak ahalbidetuko dituen arren, uztailaren 7a baino lehen izena eman beharko da Aurrerako Udal bulegoetan. Bazkariaren ondoren, ohiturari jarraiki, koadrilen arteko jolasak ospatuko dira. 18:30ean erromeria izango da Gugaz taldearen eskutik eta gauerdiko 00:30etik aurrera, Rockalean elektrotxaranga ibiliko da herrian zehar giroa alaituz.