Sanmielak antolatzen jarraitzeko hurrengo bilera, uztailaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 4a, 18:44

Urnietako Kultura sailak Sanmieletako Jai-batzordean parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak. Bigarren bilera uztailaren 9an, asteartearekin, arratsaldeko 19:00etan hasita Lekaioko areto nagusian.

Jai-batzordeak jai egutegia lotu zuen lehen bileran:

  • Irailak 27. Jaien hasiera.
  • Irailak 28. Koadrilen eguna.
  • Irailak 29. San Migel eguna.
  • Irailak 30. Gaztetxoen eguna.
  • Urriak 6. Errosarioko Amaren eguna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!