Euskaldunak lehen multzoan jokatuko du, besteak beste, honakoen aurka: Urnieta, Usurbil, Hernani A, Mundarro, Martutene.
Denboraldia irailaren 22an hasiko da, 2014ko maiatzaren 11ra arte luzatuko dena. Lehen sailkatuak igoera lortuko du, eta maila bereko bi multzoetako bigarren sailkatuek elkarren arteko buruz burukoa jokatuko dute igoera eskuratzeko. Azken hiru sailkatuek maila galduko dute.
Gainerako taldeen hasiera
Irailak 22: Lehen erregional maila, ohorezko jubenilak, jubenil lehen maila eta kadeteak.
Irailak 29: Ohorezko infantil maila eta infantil txiki taldea.
Urriak 20: Neskak, infantilak.