Postal lehiaketa martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 4a, 11:18

Uda honetan han eta hemen dabiltzan 16 eta 35 urte arteko urnietarrek gustuko egin zaien tokiaren inguruko argazki nahiz postala bidal ahal izango dute, eta Udalak onenak 80 eurorekin sarituko ditu.

Argibideak:

Bi sari banatuko dituzte, 16-25 eta 26-35 urte arteko onenarentzat bana. Postalaren edo argazkiaren atzean esaldi bat, gomendio bat jarri behar da. Antolatzaileek adierazi dutenez, postalaren orijinaltasuna eta postalean idatzitakoa kontutan hartuko dute saria emateko garaian. Lehiakideek uda osoa izango dute argazkia eta esaldia aukeratzeko. Postalak irailaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira:
Urnietako Informazio Puntua
Gaztegunea, Idiazabal 13
gazteinformazioa@urnieta.org
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!