Urnietako kristau elkartearen batzarraldiaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 4a, 11:17

Aiurri astekariak eskatuta, Urnietako Mikel Deuna Parrokiako Kristau Elkarteak ekainaren 22an antolatu zuten ikasturte bukaerako batzarraren kronikatxoa egin du: “Arratsaldean, Eliza Nagusian eman genion hasiera ekitaldiari, ospakizun eta otoitz giroan. Angel Miranda salestarrak Elizaren eta, bereziki, gure Eliza Elkartearen oraina eta geroa ardatz izan zuen hitzaldia eskaini zigun: “Politika, ekonomia, zientzia – teknologia, erlijio… arloetan bizi ditugun aldaketa handien aurrean, bide berriak zabaldu eta jarri beharko ditugu. Ebanjelizazio berri baterako garaia da, grina, modu eta adierazpen berrikoa. Elkarte esperientzia, ondo trebatutako fedea eta partekaturiko espiritualtasuna bizi. Ausardia, sormena eta irudimena erabili beharko ditugu. Geroa eraikitzeko parrokia berri bat irudikatu behar dugu”.
Ondoren, Pastoral arlo bakoitzeko arduradunak bere talde lanaren ekarpena egin zuen, bakoitzaren helburu, ekintza, sendotasun eta ahuleziak azalduz eta aurrera jarraitzeko proposamenak eginez. Ospakizunari askari batekin eman zioten amaiera, Lekaion.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!