Bihar hasiko dira Ahoa Bete Hots jardunaldiak, Mintzolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 2a, 12:36

Uztailaren 3, 4 eta 5ean egingo dira Ahoa Bete Hots jardunaldiak. Mintzola Ahozko Lantegiak laugarrenez antolatuko ditu aurten Villabonan. Antzerkizale Elkarteko, Kantuzale Elkarteko, Bertsozale Elkarteko eta Ipuin Kontalarien taldeko kideek osatu dute aurtengo egitaraua. "Hitza Jolas" izango du izenburu eta ahozkotasuna lantzeko hezkuntza arautuan eta ez arautuan erabil daitezkeen jolasez ariko dira. Hala, ahozkotasuna gozamenetik nola landu azalduko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!