Uztailaren 13a izango da kuboak jasotzeko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 2a, 12:24

Hala jakinarazi zuten atzo Zizurkilgo Udaleko kideek. Datozen asteotan, zabalik izango da Aurrera plazako bulegoa arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara eta uztailaren 13an, larunbatarekin, goiz eta arratsaldez egingo dute kubo banaketa. Horixe izango da kuboak hartu ahal izateko azken eguna. Atez ateko bilketa sistemaren inguruan azken asteotan gertatutakoen harira, adierazpena egin zuten atzo Zizurkilgo Udaleko kideek: 

Nerea Lizarraga zinegotziak, irakurri zuen azken asteetako gertakarien inguruko adierazpena: 

"Gezurren garaia amaitzea nahi dugu Zizurkilen.  Dei bat egiten dugu horretarako. Gezurra erabili baitu EAJk hondakinen kudeaketari lotuta aurkari politikoa erasotzeko.

Atez atekoaren aurkako 1275 sinadurarena, hori ian da hilabeteetan eentzun dugun gezurretako bat. Horregatik eskatzen genizkien sinadurak eta sekulakoak eta bi esan dizkigute jarrera hori dela eta. Bistan geratu da orain zergatik ez zizkiguten eman nahi, gezurra zelako. 

Sekulakoak eta bi esan dizkigute galdeketak gutxiengo demokratikoak ez zituela betetzen esateagatik ere. Bistan geratu da hori ere. Euren boto gosearekin edonoren botoak edozein modutara onartu dituzte eta larriagoa dena, Udal honetako zinegotziek jendeari tranpa egitera bultzatu diote. Ikusi bestela bideoak. Eta oraindik "fede onaz" hitz egiten dute. Kamera aurrean egin berri dutena ez dutela egiten eta ez dutela onartzen esateko gai diren zinegotzien fede ona. 

Gezurra esan dute galdeketa egiteko Udalak trabak jarri dituela diotenean. Udal honek eskatutako tresneria eta eraikina utzi zuen deitzaileen esku. Trabak izatekotan ere, eurak jarri dizkiete ikuskari egin nahi zuten pertsonei. eta badakigu bai zergatik. 

Eta hala ere, iruzur eta guzti ere, boto delegatu fartsak boto guztien herena izanda ere, ez ziren gehiengo izatera iritsi. Bide batez, asteburu honetarako kontsultetan ederki jaitsi dira delegatuak. Zergatik ote?

BAtzuek abstentzioa %45koa izan zela egunero-egunero gezurra esan arren, ez dute egia ezkutatzerik lortuko. Gehienez, zizurkildarren herenak eman zuen botoa. Iruzur eta guzti ez ziren gehiengora iritsi. Eta gainera, botoa ematera joan ziren horien artean zizurkildarrak ez zirenak zeuden, hori ere ezkutatu egiten dute. Argiaren faktura batekin bozkatzen uzten bada, gero ezin da herritarren zentsua erabili portzentaia ateartzeko. Hori gezurra esatea da.

Aurrekoak argituta, Zizurkilgo Udalak gaurko egunez, ondoko mezua eman nahi du: 

 1- Udal honek, hasieratik egin duen moduan, zizurkldar guztien iritziak entzun nahi ditu eta kontuan hartuko ditu. Udal honek bere erabakiak hartzeko garaian ahalik eta zizurkildar gehienen parte hartzea bultzatu du eta bultzatzen jarraituko du. Oztopoak oztopo, atez atekoaren ezarpenean ere horrela izaten ari da. Ezarpenaren leen egunak igaro ondoren eta hoan den asteburuko galdeketaren ostean, argi geratu da badagoela sentsazio bat oso zabaldua dagoena herrian, atez atekoari aukera bat ean beahr ziola, alegia.

2- Jakina denezn, Udala parte gartzea arautzeko ordenantza batean ari da lanean.  Joan den asteburuan antoaltutako kontsaultan geratau diren irizurrak ikusita, zizurkilen parte hartea arautzea inoiz batino garrantzitusagoa dela argi dago. Denoi emando dizkigu horrek tresnak parte hartzeako. Zentzu honeta, odenanatza berria diseinatzeko orduan herrian dauden eragile guztien adostasuna bilatuko du udal gobernu honek.

3- Badakigu, ez digu inork esan behar, kezka eta ezinegona sortzen duela hondakinen bilketa sistema berriak. Aldaketa guztiak dira zailak. Aurrez esan izan duguna errepikatzen dugu: zizurkildarrei une honetan eskatzen diogun bakarra sistema probatzea da. Udalak konpromezua hartzen du 6 hilabeteko epean zizurkildarrei banan bana galdetzeko eta ekarpenak jasota atez ateko bilketan behar diren aldaketak egiteko.  

4- Oraindik atez ateko bilketara gehitu ez direnei erraztasunak jartzen jarraituko dugu. Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 3etatik 7etara Aurrera plazako bulegoan kuboak hasotzeko aukera izango da easte honetan eta hurrengoan. Zalantzak dituzten herritarrei ere bertan argibide guztiak emango zaizkie uztailak 13 larunbatean, goiz eta arratsaldez banatuko dira kuboak. Hori izango da banaketaren azken eguna. 

5. Bukatzeko, eskerrak eman nahi ditugu.  Eskerrak intoikazio kanpaina handi honen erdian babesa eman digutenei, eta bereziki, hondakinen kudeaketan arduratsu jokatzen ari den herritarren gehiengo horri. SArri esan dugun moduan, guztiok irtengo gara irabazle".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!