Hasi da herri kontsulta Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 29a, 13:28

Jende ugari gerturatzen ari da Gurea zinemara Tolosaldea Txukun plataformak deitutako herri kontsultan parte hartu asmoan. Goizeko lehen orduan herritar talde bat ikuskaritza lanak egin nahian gerturatu da Gurea zinemara Udalaren baimena eta euren NANak eskuan zituztela. Patxi Agirre, Tolosaldea Txukun plataformako kidea gerturatu da ate aurrera eta baimena ukatu die. Lekuko batek une hori grabatu eta irudiak sarera igo ditu.

Ikus bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!