Eskuz binaka afizionatuen Santio txapelketa final zortzirenetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 28a, 15:47

Pasa den ekainaren 11ean hasi zen Behar-Zana pilota elkarteak antolatutako aurtengo Villabonako eskuz binaka afizionatuen Santio txapelketa. Datozen asteetan izango du jarraipena uztailaren 27an, herriko jaietan amaituko den txapelketa honek. Orain arte ez bezala, 24 bikotek hartuko dute parte txapelketan, guztira 48 pilotarik eta Euskal Herri osotik etorriko dira Behar-Zana pilotalekuan jokatzera. Datozen partidak uztailaren 2an eta 4an jokatuko dira; final laurdenak, berriz, uztailaren 16an eta 18an jokatuko dira, guztiak 19:00etan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!