Kuboen banaketa bide onetik doala jakinarazi du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 28a, 15:41

Kuboen banaketako hirugarren eguna da gaurkoa Amasa-Villabonan eta udalak jakinarazi duenez, dagoeneko %75a banatuta dago. Oraindik kuborik jaso ez dutenek, horretarako aukera izango dute datorren astean ere. Bestalde, kuboen muntaketan eta banaketan auzolanean ari diren herritarrei, eskerrona azaldu nahi die udalak.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!