Uztailaren 1etik aurrera, Tolosatik Donostiarako lotura indartuko duen zerbitzu berria jarriko da martxan; orduerdiro, geltokia Villabonan bakarrik izango duena. Joan-etorri jakin batzuetan, Donostiako ospitale-gunera hurbilduko da; eta beste joan-etorri guztietan Ospitalera igotzeko aukera edukiko du erabiltzaileak, Errekaldeko geltokian autobus aldaketa eginez. Informazio guztia eskualdeko udaletan eta TSSTko autobus guztietan eskuragarri egongo da baita www.gipuzkoa.net, www.tolosaldeagaratzen.net eta www.tsst.info webguneetan ere.