2012ko apirilaren 20tik aurrera Andoaingo Udalean bandera espainiarra jartzeko agindua eman du Espainiako gobernuko ordezkaria den Carlos Urquijo Espainiako gobernuaren ordezkariak. Argi eta garbi jakin behar dute, ordea, bandera edo sinboloen inposaketek ez dutela herri baten nortasuna, identitatea eta izateko modua aldatuko.
Ikurrinak, Euskal Herriaren adierazle sinbolikoa den neurrian, herriaren beraren ekarpenaren sendotasuna erakutsi behar du. Halaxe gertatu da gure herrian, bere sorreratik gaur arte. Egun seinalatuetan, ikurrina eta Andoaingo bandera naturaltasunez altxa dira, inoren sentimendurik ziztatu edo urratu gabe. Gu, Udal ordezkariak gara, gure herritarrek aukeratuak eta beraiei zor diegu gure funtzioa. Udala, herriaren nahi eta beharrak artikulatu eta gauzatzeko helburua duen instituzio gisa ulertzen dugu. Eta Urkijo gobernuaren delegatuaren ebazpena oztopo handi bat da gure bidean, gure nahi eta borondatearen aurka doana, eta guk ordezkatzen ditugun herritarren bizikidetza harrotuko duena. Beraz, ebazpen inposatu horrek herrian gatazka eta talka sortzaile izango dela ere baiezta dezakegu. Horregatik, gure ustetan, orain arte Andoaingo udalak sinboloekin egin duen kudeaketak hautsik harrotu ez baditu, zergatik aldatu?
Horrengatik guztiagatik, ondorengoa adierazi nahi dugu:
1.- Andoaingo Udalak ez duela inolako inposaketa edo betebeharrek propioa dugun izaera ez desitxuratu ez deuseztatuko ere.
2.- Urkijo jaunaren inposaketaren gainetik, urteetako jokabidearen alde egitea dagokio herriari, ebazpen horrek sortu ditzakeen (baina, herrian nahi ez diren) gatazka edo talkak ekidinez.
3.- Inposaketa honen aurrean, ikurriñaren aldeko jarrera hartzen du Andoaingo Udalak, eta honen ondorioz, ondorengo ekimenak egingo ditu:
- Udaletxearen albo batean dagoen ikurriña udaletxeko etxaurrera ekarriko da.
- Ekainaren 30ean, igandearekin, ekitaldia antolatuko du inposaketak salatu eta ikurriñaren alde egiteko.
- Udaletxeko balkoian “Nazio bat gara, gurea ikurriña” dioen pankarta jarriko da.
4.- Andoaingo Udalak, era berean, norbere etxeko leiho edota balkoietan ikurriña ipintzea animatzen ditu herritarrak, baita ekainaren 30eko ekitaldian parte hartzera ere.
Andoainen, 2013ko ekainaren 21n".