Horregatik, homosexualei adore eman nahi diegu bere aukera sexualaren aldeko eskubidea aldarrika dezaten eta askatasun osoz ezagutzera eman dezaten, eta, gainera, jende orori eskatzen diogu onarpen hutsetik areago begirune osoz joka dezala aukera horren aurrean.
Hori dela eta, Udaletxeko balkoian Hiruki arrosa jarriko da, gay eta lesbianen ezaugarri bezala.
Hiruki arrosa Bigarren Gerrate Mundialean erabili zen homosexualak bereizteko nazien konzentrazio zelaietan. Gaur egun, sarraski hura gogoratzeko eta oraindik bete gabe dauden gay eta lesbianen eskubideak aldarrikatzeko erabiltzen da, Korporazio honek hauekin bat egiten duelarik.
Era berean, egun honen inguruan egingo diren ekintzetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Eta baita azken 34 urteetan bezala, EHGAM taldeak hilaren 28an arratsaldeko 19:30ean Donostiako Boulevard-ean hasita deitu duen manifestaldira ere".
Andoain, 2013ko ekainaren 21a