Besteak beste, asteburuan herrian egingo den galdeketan ez parte hartzeko deia egin zuten: “Galdeketa bera proposatu den modua erabat antidemokratikoa da, are gehiago, Udal Gobernuak herri galdeketak prozedura garbi baten bidez zehazteko modua aurkeztu duenean. Tolosaldea Txukunek zaborren gerra moduko bat planteatu du, baina badakigu benetako eta ezkutuko interesak beste batzuk direla”.
Era berean, Tolosaldea Txukun plataformari ondorengo eskaria egin zieten bertaratutakoek: “Asteburuan egingo den galdeketan Zero Zabor taldeak aukeratutako ikuskariei bertan egon daitezen utz diezaien eskatzen dugu”.