A-15 autobidera sartzeko Urnietako ITVren pareko sarbidea itxita egingo da astebetez, Nafarroako noranzkoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 24a, 21:57

Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegituren sailak ohartarazi duenez, 
"Urnietako saihesbideko A-15-162 lotuneko ezponda egonkortzeko, A-15 autobidera sartzeko bide-adarra itxiko da Nafarroako noranzkoan Almortzategiko biribilgunetik aurrera (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa). Bidea itxita egongo da ekainaren 25eko 07:00etatik aurrera, eta astebete iraungo duela aurreikusten da".
Ibilgailuak A-15 autobidera sartuko dira Astigarragako noranzkoan, eta hurrengo lotunean (A-15-164) itzulbidea hartu ahal izango dute Mandazubiko biribilgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!