Une hunkigarria izan da eguerdiko 12:00ak zirenean, Axeri Dantzan lehen dantza saioa hutsik utzi dutenean. Dantzaririk ez lehen lerroan, eta hutsune hori Kattok dagoen tokitik bete du. Haren omenez egin dute, mendian istripuz hil zela urtea betetzear denean.
Juantxo Arregi urte luzez izan da Axeri dantzan buruzagia. Lekukotza Juan Antonio Amilibia "Katto"k hartu zuen gero. Aurten, Joxean Irazu betetzen ari da buruzagi papera.