Atez atekoaren aldeko herritar taldearen balorazioa, galdeketaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 23a, 21:21

Atez atekoaren aldeko Zizurkilgo herritar taldeak asteburu honetan Tolosaldea Txukunek Zizurkilen antolatu duen kontsultari buruzko balorazioa egin du. Boto delegatuaren inguruko bideo bat ere zabaldu dute.

Bideoa ikusi edota balorazioa irakurri, jarraian: 


"Hasteko, ikusirik kontsultaren aurreko asteetan Tolosaldea Txukunek zabaldutako mezuak intoxikazioan eta manipulazioan oinarrituak zeudela, iruzurra oraindik eta handiagoa izan ez zedin, herritar talde honek ikuskaritza lanak egiteko baimena eskatu zuen, lehenik kontsultaren bezperan eta kontsula egunean bertan ondoren, modu baketsuan. Bietan ezezko borobila jaso genuen. Euren jarrera ikusita, zer ezkutatu izan zezaketela pentsatu, eta kontsulta tokiaren kanpoaldean egotea erabaki genuen bozkatzera sartzen ziren herritarrak zenbatzeko.

 

Gure kontaketaren arabera, larunbatean kontsulta lekua ixteko orduan 561 pertsona zenbatu genituen. Gaur, igandean arratsaldeko 16:00etan, atzokoak eta gaurkoak zenbatuta 752 pertsonaren sartu-irtenak zenbatu ditugu.

 

Atzo gauean zenbait komunikabidek antolatzaileek emandako behin behineko datuak zabaldu zituzten. Ordura arte 600 boto bildu zituztela adierazi zuten. Baina biharamun goizean (igandea) PNVren prentsak 800 botu izan zirela zabaldu dute. Nondik sortu dira 200 boto horiek?

 

Zenbaki dantza hori ez da iruzurraren froga bakarra ordea. Kontsulta honek gutxieneko baldintza demokratikoak ez dituela betetzen pentsatzera garamatzaten baieztapen asko daude:

 

-       Hasteko, kontsultako paleletaren sobrean atez atekoaren aurka bozkatzeko deia egiten zen.

-       Atez atekoaren aldeko papeletan informazio okerra zegoen.

-       Portzentaiak ateratzeko erabili duten erreferentzia zentsua izan da, baina zentsuan agertzen ez direnen bozkak ere onartu dituzte zaborren faktura erakutsita. Alegia, Zizurkilen erroldatuta ez zeudenek ere botua emateko aukera izan dute. 

-       Bestalde, boto delegatua baliozkotzat hartu da. Ildo honetatik dator iruzur handiena. Irakurketa argia da: gure zenbaketaren eta eurek emandako emaitzen artean dagoen diferentzia boto delegatuena da. Gainera, boto delegatu hauetan ordezkatuaren datuak ez ziren egiaztatzen. Era honetan, edonork edoneren izenean bozkatu zezakeen. Hori frogatu dugu herritar taldeak egin dugun bideo honetan:

 

http://goo.gl/1oxx7           

 

 

Tolosaldea Txukunek egin duena ez da soilik atez atekoaren alde gaudenon aurkako iruzurra, gizartearen aurkako iruzurra baizik. Are gehiago, atez atekoaren kontra bozkatzera joan diren pertsonei egindako iruzurra da, manipulatu, engainatu eta erabili egin dituztelako.

 

Kontsultaren aurretik bagenuen nahikoa arrazoi udalari kontsulta honen emaitzak onartu ez zitzan eskatzeko. Orain, froga sendoak ditugu. Era berean, PNVri eskatzen diogu kontsulta honen baliogabetasuna onartzea".

 

ARANTXA ZABALA (Herritar Taldearen izenean).
DNI : 72436235N
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!