Pala inoiz gutxitan ikusi duten pilotazaleak ere gerturatu ziren eta ikusitako oreka, peloteo luze eta azkarrekin... Irrifarrez, hauek nondik atera dituzue galdetuz joan ziren?
Arozena gipuzkoarraren aldekoak izan ziren txalo eta animo gehienak, baina Loureirorenn defentsa eta zartada beldurgarriak izan zuen merezimendu osoarekin zaletuaren txalo saria . Gaueko jokalaririk onena izan zen.
Profesionalei dagokionez markagailua adierazgarria da: 40 - 39. Oso bikain pilotari guztiak. Zaletuaren kopuruak eta jarrerak beste maila batetako jokoa baldintzatzen duela dudarik ez dago, eta ostiral gaueko ikuskizunaren meritu zati bat behar beharrezkoa den zaletuarena izan zen. Jokoari dagokionez ezer gutxi deskriba daiteke paper gainean, hau ikusi egin behar den kirola bait da.
Zorionak txapeldunei, pilotari guztiei eta zaletuei.
Datorren urtera arte”