Eskualdeko LAB sindikatuaren balorazioa, metalgintzaren grebaren harira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 21a, 19:29

“LABetik oso balorazio positiboa egiten dugu borroka aste honetaz. Baina aldi berean esan nahi dugu hemen ez dela ezer bukatu, oraindik ADEGIk negoziazioa blokeatua baitauka. Langile eta sindikatu guztion batasuna beharrezkoa dela ikusi dugu aste honetan. Ez dago aitzakiarik Herrialdeko Hitzarmenaren alde ez borrokatzeko. Guk enpresa mailako paktuak defendatu izan ditugu beti eta aurrerantzean ere horrela izango da, konbenio probintzialean adostutakoa enpresan hobetu daitekeela eta hobetu behar dela argi baitaukagu".

Eskualdeari dagokionez, %65-%70 batean zenba genezake jarraipena baina ozen salatu nahi dugu enpresari batzuen jarrera. Greba egin ezkero enpresa paktua ez dela sinatuko, kaleratzeak egon daitezkeela eta beste hainbat presio eta xantaia jasan behar izan dute Buruntzako metaleko langileek. Astean zehar Hernanin eta gaur Donostia, Bilbo eta Gasteizen burutu diren manifestazioetan gainera, milaka pertsona gerturatu dira beren arrasera adierazi eta eskubideak defendatzeko”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!