Norabide eta gai ezberdinetako ibilaldiak antolatzen dituzte Banaiz Bagara taldekoek. Ibilaldi hauen helburua hiztegi berri bat ezagutu eta lantzeko aukera ematea da. Parte hartzea doakoa eta irekia da, eta adin eta euskara maila guztietako jendea dago gonbidatuta bertan parte hartzera, euskaraz “zerbait” dakitenak, urtean zehar euskara ikasi dutenak, mintzalagunak eta baita euskaldun zaharrak ere.
Hala ere, ibiltzeaz gain, tartean kirola, dantza, kantu saioak eta jolasak ere egingo dituzte, eta horien datuak ere aldez aurretik jakinaraziko dira. Lehen zita ekainaren 24an izango da, eta aipatutako ekintzak astelehenero burutuko dituzte abuztuaren 5era bitartean. 19:45ean gaztelekutik (Katea Etxea) abiatuta, ordubetez, leku desberdinak ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
Ikasturte amaiera
Mintzalaguna egitasmoaren eta euskara ikastaroetako ikasturte bukaera honetan, ekainaren 17an, astelehenean, 19:45ean, afari-meriendatxo bat egin zen, herrian euskara maila ezberdinetan ikasten ari diren euskara ikasleekin, Banaizbagara taldearekin euskara ikasten ari diren etorkinekin, eta Mintzalaguna egitasmoan parte hartzen duten euskara ikasle zein laguntzaileekin.
Afari-merienda, Irrintzi elkartean egin zen eta bertan, herrialde desberdinetako etorkinek prestatutako jakiak dastatzeko aukera ere izan zen besteren artean. Bukatzeko, euskal kantak abestuz eta dantzatuz eman zitzaion amaiera afari-merienda honi.